Ariketa edo problema? ;-)

Oso motza da galdera.  Zein dazatitzaile gehien dituen hiru zifratako zenbakia?

Eta kontatzen badiguzu nola egin duzun askoz hobe!

Berriro diot,  Hiru zifratako zenbakietatik zein de zatitzaile gehien dituenak?

Ondo pasa!

Anuncios

Nola? 6 + 4 = 4 ?

Nire ikasleekin honako ariketa lantzen gabiltza. Izenburuan jarritako azalpena eman diet makiltxoekin idatzita. Nire informatika ikasketetako garaiko “notación 7 segmentos” itxurarekin

6-4-4

Argi dago gezur hutsa dela, baina makiltxo bat , eta bat bakarrik, lekuz aldaturik egia bihurtu!

EZ DA ZAILA, ANIMA ZAITEZ

Lortu duzu. Guk ere klasean erraz atera dugu erantzuna. Erantzuna?¿?¿¿? Aukera desberdinak topa ditugu 😦 Ene bada. Ariketa honek ez du erantzun bakarra, eta oraindik interesgarriagoa egiteko asmoarekin ikasleei galdetu diet

Zenbat aukera desberdin ditugu? Hau bai galdera zaila 😉 Nire ikasleak 9 atera dituzte, eta nik esan diet gehiago ere ikusten ditudala

Ea zuk zer diozun, lagun